Bertsos - View details   To know more about this section

1995-01-01 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1995-01-01 Ordizia Jaialdia
Conductor
Zeberio, Nikolas "Zeberio II"
Bertsolaris / Authors
Mendizabal, Mikel
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Peñagarikano Tomas Ugartemendia eskultorea da eta Mendizabal Lazkao-Txikiren irudia.

Description

Melody
Aresoarren bandera
Stanza name
KOPLEN MULTZOA

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1995-01-01 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano

Stanza name:  KOPLEN MULTZOA 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendizabal:
Hil baten oroitzapeni
zerbait nahi zaie eskeini,
oroitarri bat bukatu dezu
bere soin da mami.
Lagun bixkia nauzu ni,
Tomas begira ipini,
haren trazarik hartze al diozu
harri puska honi? (bis)

Peñagarikano:
Zintzel da mailuz egina,
zein irudi atsegina!
Nik pentsatzen det izan leikela
beretzako dina.
Ez zait atera ziztrina,
ez eta ere berdina,
zu ez zinaden hain geldi egongo
igoala bazina. (bis)

Mendizabal:
Aspaldi zinan hasia,
ta buka dezu guzia,
azkenik hemen ipini nauzu
lurrari itsatsia.
Hauxe da obra bitxia,
antza ere berezia,
antza badaukat baina falta zait
harek zun grazia. (bis)

Peñagarikano:
Ez da izan bat'e errez,
ez zait atera aldrebes,
hutsegiterik eduki badet
barkatu mesedez;
munduan halabeharrez,
bizi izan zan negarrez,
hark aina grazi ez dezu izango,
sufritu ere ez. (bis)

Mendizabal:
Zortzi tonedalarekin,
lanari zenion ekin,
jardin batean zutik ta tente
jarri nau behinepehin;
hainbat opari ezberdin,
jasoko ditut nerekin,
neska gazteak loreak eta
txakurrak pixa egin. (bis)

Peñagarikano:
Irudia herriko plazan,
ipini behar dan trazan,
dirutan ere zenbat kosta dan
beharko da esan:
lau milioi diodan gisan,
gutxigo ezin zen izan...
Mitxelenana ein izan banu
zenbat kostako zan! (bis)

Mendizabal:
Diru kontua gainera,
bota didazu sobera,
nik horren kulpik ez daukat eta
kontuak atera.
Hain diruzale al zera?
horrek jarri nau minbera,
balioa ez da hemen izaten
buelon arabera. (bis)