Bertsos - View details To know more about this section
1993-11-07 Laudio Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Joxe Munduate
1993-11-07 Laudio Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Joxe Munduate
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Munduate:
AEKren egoitzan
bagenuen garra:
euskeraz ikasi nahi
irri eta parra.
Iruditzen zitzaigun
hizkuntza baldarra,
orain hitzegiteko
badaukat indarra;
zuregatik hilko da
Euskal Herri zaharra.(bis)
Egaña:
Nigatik bakarrik ez,
ez izan kirtena!
Euskaltegitik nintzen
lotsati irtena;
ohartu naiz euskeraz
mintzatzen zarena;
sentipen bikoitza da
barruan detena:
batetik inbiria,
bestetikan pena.(bis)
Munduate:
Erderaren inbiri
bizi zera kasi,
lehen'e mintza natzaio
hainbeste eskasi...
Euskeraren egoera
ez zazu nahasi.
Euskeraz hasi naiz ta
zu erderaz hasi;
hortako ez zenuan
alperrik ikasi! (bis)
Egaña:
Ikaste prozesua
ez da atsegina,
nik ere egin nuen
nere ahalegina,
ezinak gainditu zun
gogo eta grina.
Euskeraz nik ez dakit
zuk aina, jakina!,
baina erabiltzen det
dakidan pitina. (bis)
Munduate:
Egoera daukagu
erabat narratsa,
gure hizkuntza zaharra
behar degu altxa.
Euskaldun zaharrei ere
eman diet antza;
mingain ahul hori behintzat
behar dezu dantza,
gure gain baitaukate
heuren esperantza.(bis)
Egaña:
Trebetasun handirik
ez daukat mokoan,
baina halare ez det
sartuko kolkoan,
herrian eraikuntza
baitago jokoan;
promesa bat dagizut,
eduki gogoan:
Euskeraz mintzatuko
gera hurrengoan(bis)