Bertsos - View details   To know more about this section

1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aritz Lopategi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Performance
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Iturriaga, Unai
Lopategi, Aritz
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Urte batzuk dituzuen bi lagun zarete zuek. Zuk Aritz, urteen eragina disimulatzen ahalegina egiten duzu. Zuk, Unai, ez duzu ezer ezkutatu nahi.

Description

Melody
Nafarroako mendi gainetan
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aritz Lopategi

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga:
Nahiz eta denok dugun gogoa
beti gazte izateko,
dagoeneko okertu dira
gure belaun eta lepo,
eta alperrik jantziko zera
sekula baino hobeto.
Nere partetik ez dut lotsarik
naizena erakusteko. (bis

A. Lopategi:
Urteak gora dijoaz eta
hauek bai une tristeak!
Baina laguna zurelakoak
ez dira nire usteak,
disimulatu nahi bait nituzke
pasatutako urteak,
ia engainatzen ditugun hola
oraingo neska gazteak. (bis)

U. Iturriaga:
Neska gaztea dagon tokian
gazteekin egon dadila;
zahartzen gabiltz baina hainbesteko
trauma ere ez da, mutila.
Zure sasoia hori da eta
altxa ezazu makila,
alperrik zabiltz biaje horretan
denpora galduen bila. (bis)

A. Lopategi:
Bihotza gazte daukat nik eta
ez zaidazu jo adarra,
oraindik ere etorkizuna
daukagu nahiko edarra;
nahiz ta igual gu biok garen
nahikoa bikote zaharra,
planta txukuna eramatea
inoiz ere ez da txarra. (bis)

U. Iturriaga:
Ez dut esaten itxura txarrik
behar dugunik atara,
ez dut esaten gure arropak
behar ditugunik laga,
baina gazteak ahaztu itzazu
ta ez zaite joan Palmara,
gure sasoian tokatzen dana
Zestuko bainuetxea da. (bis)

A. Lopategi:
Zu agureen gisan zabiltza
ta ni berriz hemen galai;
urteak pasa eiten direla
konturatu nintzan garaiz.
Neska gazteak hemen dabiltza
tabernetan modu alaiz;
juan zaitez zeu bainuetara,
ni hemen geldituko naiz. (bis)

U. Iturriaga:
Guardia zibilen painelu horrekin
uste du dagola guapo...
"Grecian dos mil"-a eman ezazu
kana zuri hoientzako.
Nere herritik urbil badaude
disko, pub eta halako...
"Azken aukera" deitzen diote,
baina ez dago horren txarto. (bis)

A. Lopategi:
Nire itxura kritikatzeko
hor ari zara lanean,
eta ni, berriz, ondo janzteko
gogo eta afanean.
Gero ez zaite haserre jarri,
ene lagun, azkenean,
hemen kanpoan neska batekin
etxerantza noanean. (bis)