Bertsos - View details   To know more about this section

1993-11-14 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Ibon Ajuriagojeaskoa, Aitor Sarasua

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Performance
1993-11-14 Hendaia Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Ajuriagojeaskoa, Ibon
Sarasua, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Aitor, eskola batean Bertsolaritza irakasten ari zaren bertsolaria zara. Gaur, Ireneo, Hezkuntza Saileko inspektorea, etorri zaizu tituluaren eske.

Description

Melody
Adixkidia Andoaindikan
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1993-11-14 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Ibon Ajuriagojeaskoa, Aitor Sarasua

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Ajuria:
Arratsaldeon esanaz zuri
galde egitera noa;
bertsoak ondo erakustea,
hori da duzun asmoa;
horretarako zuk behar dozu
gaur benetako gradoa,
horrexagatik eskatzen dizut
badaukazun tituloa.

A.Sarasua:
Ez dut esaten titulu hori
litzakenik gauza txarrik,
baina oraingoz ez dago eta
ez zazula eman gerrik;
zuen dirurik ez dugu, baina
gu ez gabiltza alperrik,
borondatea sobra denean
ez da titulu beharrik.

I. Ajuria:
Borondatea ontzat hartzen dut
baina egin nauzu kezkatu;
beste munduko gauzarik lagun
zuri ez dizut eskatu;
bertsolaritza maisuen mailan
behar dugu preparatu,
titulo gabe zauden ezkero
behar dizut debekatu.

A.Sarasua:
Jaurlaritzaren eskakizuna
ez al da ridikulua?;
hauek haunditu egin nahi dute
gure kulturan zulua;
jendea prest egon zitakenikan
ez dute egin kalkulua,
nik behar dudan gauza bakarra
militante titulua.

I. Ajuria:
Pentsa egizu bertsolaritzan
alde, lagun, banagola,
legea bete nahi ez duenak
piztuten dauzta odola;
titulotxo bat hartu egizu
ondo izango zara hola,
ta kategori gehiagokoa
izango da bertso-eskola.

A.Sarasua:
Orain daukagun kategoria
ote dugu ba murritza?,
gaztetik hasi ta zaharretara
denok gustora gabiltza,
ta zuek diruz saldu nahirikan
Euskal Herriko bizitza...
Zuen eskutan jartzen badugu
akabo bertsolaritza!