Bertsos - View details To know more about this section
1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier "Euzkitze"
Bertsoa entzun |
1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier "Euzkitze"
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Euzkitze:
Kolpetik egin behar
al dugu irrista?
Zu larruzko gauzekin
zaitugu artista;
ez dakit zer ote den
ziur masokista...
mesedez, goxo-goxo
egidazu "txista". (bis)
Egaña:
Nolako inkultura
neskatxa honena!
Zer den ez daki eta
ematen dit pena.
Eman latigazo bat,
ahalik haundiena;
horrela lortuko det
nere gozamena. (bis)
Euzkitze:
Hori da ausardia,
hori da kemena!
Hola narrastu behar
al degu aurrena?
Bestela lortu zazu
zure gozamena;
larrua nahi det, baina
ez latigoena. (bis)
Egaña:
Latigoa dantzatzen
duten bakoitzeko,
barruan sentitzen det
hainbat bihotzeko.
Zu ere porta zaite
sadika antzeko,
bideak mila dira
plazerra lortzeko. (bis)
Euzkitze:
Holakorik ez det nahi
arlote txepela,
bromak utzi ta jantzi
ezazu txapela;
pensatu ezazu Kim
Bassinger naizela,
ta muxu emaidazu
Tom Cruise-k bezela. (bis)
Egaña:
Maite det latigoa,
maite det haizkora,
masokismoarekin;
nago txora-txora.
Orain Tom Cruise hori
dakarki gogora;
aizu, neskatxa, hola
ez goaz inora. (bis)
Euzkitze:
Gaxte-gaxtea nauzu,
hamazazpi urte;
horrela izorratu nahi
ote ninduzuke?
Hartu "Barrio Txinoa"
ohe honen truke,
bost mila peztarekin
dena egiten dute. (bis)
Egaña:
Nik ezin dut onartu
nexkaren tratua,
klasika izatea
bere pekatua.
Gaurko aukera ere
degu pasatua;
masokista naiz eta,
hau da gozatua! (bis)