Bertsos - View details   To know more about this section

1993-12-05 Eibar Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Manolo Arozena, Andoni Egaña

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Performance
1993-12-05 Eibar Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Arozena, Manolo
Egaña, Andoni
Exercise
Binaka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Zuek aiton-amonak zarete. M. Arozena aitona eta Egaña amona. Amonari medikuak, hondartza agindu dio. Aitona, kostata baina kobentzitu du azkenean amonak. Hondartzara heldu dira, dena jendez beteta dago. Iritxi orduko aldatu zaio aurpegia aitonari.

Description

Melody
Aita izena kanta beharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1993-12-05 Eibar Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Manolo Arozena, Andoni Egaña

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M.Arozena:
Lehengo astean egin zenion
medikuari bisita,
ta esan zizun hondartzarekin
behar zendun egin zita.
Harriturikan aurkitutzen naiz
jende pila hau ikusita.
Ura nun dagon ere ez dakit,
edo ote dut ahantzita?
Nora demontre ekarri nauzu
etxe-txokoa utzita? (bis)

Egaña:
Pleura neukan da hortik sortu zait
ez dakit zenbat histori;
behin behar eta medikuaren
atzaparretan erori.
Gauza bakarra agindu zidan:
" Zoaz hondartza, Bittori".
Nahiz lekuz kanpo gabiltzan hemen
gu bezelako bi txori,
aupa aitona!, alaitu zazu
zure musaje beltz hori. (bis)

M.Arozena:
Aitonak ez du lan hoietako
behar lukeen hainbat kemen:
erdi-lotsata, erdi bildurrez,
lekuz kanpo naiz nabarmen.
Ni legorretik ohitua nago;
bera gustoko dut, zeren
itsas izkina gazteentzako
leku aproposa omen.
Nere moñoña ito behar dut
ura ikutu baino lehen. (bis)

Egaña:
Osasunetik nola nenbilen
ni aldrebestu xamarrik,
medikuaren konsultan ez zen
falta neretzat oharrik.
Konturatzen naiz, ene aittona,
ez daukazula indarrik;
nere ondoan eseri zaite,
ez nauzu utzi bakarrik;
nahi ez badezu ez dadukazu
uretan sartu beharrik. (bis)

M.Arozena:
Eskerrikasko, eseriko naiz,
gustoa dut hurbiltzea;
ez zait komeni jende artean
nahasturikan ibiltzea;
hor, beharbada, sartuko baitut
gorrotoaren hiltzea.
Hain ximur daukat, zertan erakuts
nere aurre edo atzea?
Hemen jarraitu baino nahio dut
etxean goxo hiltzea. (bis)

Egaña:
Lehendik zenbiltzan heriotzaren
pensakizunez beteta;
behingoan gizon portatu zaite,
eduki ezazu arreta.
Haurtxoen gisan egoskortu zait
hauxe da hau papeleta!
Erantzi zazu bainujantzia,
alaitu zazu kopeta,
bestela bueltan joango baigara
ni beltz-beltz ta zu erreta. (bis)