Bertsos - View details To know more about this section
1993-12-08 Bilbo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Jokin Sorozabal
1993-12-08 Bilbo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Jokin Sorozabal
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Sorozabal:
Gure lanbidea da
oso arlotea,
ezin emanik nago
ni errematea.
Zu komunean zaude
ta, antza, betea;
ez badezu bukatu
zure banketea,
ate azpitik eman
neri biletea. (bis)
Mendizabal:
Nere estomagoa
zegon oso ernai:
beherakoa sartu zait
larria ere bai,
ta interbentorea
hoska daukat hor zai.
Galtzak baino lehen
ez nuke altxa nahi,
lanak bukatu arte
egon zaite lasai. (bis)
Sorozabal:
Lehenengo hori da
garbi ta nabarmen,
ateratzea hobe
bukatu ondoren;
baina zeuretzat hori
igual kalte omen,
lehenbailehen bukatzea
hobe dezu hemen,
zeure estaziotik
pasatu baino lehen. (bis)
Mendizabal:
Ia pasatu ditut
estazio pila
ta oraindik ez nago
erabat trankila.
Garbitzeko ezer ez,
hau da ixkanbila!
Presentatu nahi nuke
tajuzko mutila
ta zoaz konsignara
paperaren bila. (bis)
Sorozabal:
Garbitzeko ezer ez,
hau ez da atsegin
ta paperaren eske
didazu hitz egin.
Biletea eman gabe
ez det nahi aldegin;
nik itzuliko dizut
zulatzean berdin,
ta garbitu ezazu
gero berarekin. (bis)
Mendizabal:
Zer pentsatzen ai naizen
eginik aitormen,
lotsarik ez dezula
dakusat nabarmen;
horrekin garbitzeko
esanez bederen,
gizon atrebitua
jarri zera hemen;
garbituko det baina
zuri eman baino lehen. (bis)