Bertsos - View details   To know more about this section

1993-12-08 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Manolo Arozena, Igor Elortza

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Performance
1993-12-08 Bilbo Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Arozena, Manolo
Elortza, Igor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bi uso zarete zuek. Bazoazte zuen ohizko bidetik eta zeru gainetik hor ikusten dituzue ehiztariak mendian gora.

Description

Melody
Santa Barbara zure bizitza A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1993-12-08 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Manolo Arozena, Igor Elortza

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Arozena:
Bi uso txuri hortxe gatoz gu
hegotik iparraldera;
zerbait arraro ikusi det ta
egiten dizut galdera:
-zu, uso Igor, begira zazu
piska't horra ezkerrera-
"behean daudenak ehiztarik edo
ze kristo ote direla?" (bis)

I. Elortza:
Gu lasai-lasai, mendi gainetik,
gaurkoan gentozen, aizu,
nahiz ta ustetan inori ere
ez egin gaur enbarazu.
Ehiztari edo zer kristo diren
hortxe galdezka zaude zu.
Gelditu hemen apur baten ta
laister ikusiko duzu. (bis)

M. Arozena:
Pirineoak gurutzatuta
sartu gera Euskadira;
lehenbizi baten nabaria zan
horko eguzkin dizdira.
Agian, hor bi gizon horiek
jan bila datoz mendira;
ez dakit, baina, agian, hemen
goseak biziko dira. (bis)

I. Elortza:
Guri gaurkoan ez zaigu pasa
pasatzekotan makala...
Bi usorekin gelditu zen behin
gure kuadrila apala.
Pentsatzen nago hegalaldiak
aurrera garamatzala...
Laister geu ere hilko gaituzte
beste guztiak bezala. (bis)

M. Arozena:
Asko badira ihes joaterik
ez dugu lortuko bela,
nahiz eta gure hegakada dan
beste onenan bezela.
Ikusitzen det behetik bi hoiek
apuntatutzen daudela;
hil behar banaute ni geroago,
Euskadin hil nazatela.
(nezatela)

I.Elortza:
Neri berdin zait hiltzen banaute
Euskadi ez dan leku baten,
azken batean hiltzea inun
polita ez da izaten.
Tristea eta gogorra dela
ez naiz hasiko esaten
guk hil beharra ehiztari batzuk
ondo pasatu dezaten. (bis)

M. Arozena:
Ehiztari hoiek gustoko dute
nunahi ematea nota,
lasai ez leike aritz azpira
usorikan sartu lota.
Agian, gaizki egon gindezke
tiro maltzur batek jota;
gosez dagona jateko banaiz,
batere ez zait inporta.

I. Elortza:
Goseaz edo goserik gabe
ez dut joateko kemenik,
bestela bihar hil behar badut
orain bertan hil nahi dut nik.
Zuk zeuk aukera baduzu eta
joan zaitezke hemendik,
baina ez zazu pentsa bizirik
asko iraungo duzunik. (bis)