Bertsos - View details   To know more about this section

1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Performance
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Putre bat zara. Orainartean urtero-urtero Leitzarango mendietan egin izan duzu zure habia. Gaur zeru gainetik autopista berriaren inagurazioa ikusten ari zara.

Description

Melody
Munduko ilunabarra
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hegotan haize epela,
barnea daukat goibela,
hau ikuskizun krudela,
nola aipatu bestela?
Ikusi nuen makina zaharrak
korrika bazetozela,
baina ez nuen inoiz pentsatu
hau ikusterik honela;
apurka-apurka ludi zabal hau
bihurtzen doaz gartzela;
gure kabia, zemento gogor;
ez al da, jaunak, itzela?
Leizaran ere puskatu dute
beste tokiak bezela. (bis)

Hormigoia ta burdina
eta asfalto zikina;
al zen hortako premina?
Hauxe da daukadan mina.
Alde denetan gizona dugu
guretzat berdin-berdina:
eurak jainkotu eta besteok
soilik gara hondakina.
Hobe azaldu ahal banezake
nire garratzaren grina;
ez baita, jaunak, pentsatu ondo,
txorientzat atsegina
libertadean bizi nahi eta
inun be bizi ezina. (bis)

Ta omen dira gizaki,
sinesten zaila izaki,
egin gaituzte bi zati,
portatu dira basati.
Zoritxarrean izan dituzte
makina bat erabaki;
azken batean gerta direnak
soil-soil denen adabaki;
nire barruan justizi eske
odol beroak diraki;
zer dela eta gure bizitza
behar digute ebaki?
Eta, bakarrik, aurrerapena
dutela euren aitzaki? (bis)