Bertsos - View details   To know more about this section

1993-10-31 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Performance
1993-10-31 Leitza Txapelketa
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Iturriaga, Unai
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Lapurra zara ofizioz. Gaur emakume dotore bati poltsa ostu diozu. Une honetan txoko batean poltsa miatzen ari zara.
Gaiari oharrak
1. GAIA: Lapurra zara ofizioz. Gaur emakume dotore bati poltsa ostu diozu. Une honetan txoko batean
poltsa miatzen ari zara.
2. GAIA: Herri txiki bateko jai batzordekoa zaitugu. Urte bezala, lan mordo bat egin duzu aurtengo jaiak
aurrera ateratzeko ere. Jaiak bukatu dira eta etxera zoaz bakarrik.

Description

Melody
Leiho ertzetik entzun dezaket
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1993-10-31 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Kalean zehar ikusi eta
esan dut: "Hauxe da presa!
Emakume horrek eman behar dit
hilabeteko babesa".
Lana azkarra izan bada ere
ez zen ez bate erreza,
baina bete da amesa;
berak pena hartu beza.(bis)
Miatzen hasi ta gutxienez
lau tanpoi ta hiru konpresa;
itxura onak bazeuzkan, baina
bere poltsa ezereza.(bis)

Gure andrea hantxe zijoan,
hortik, dotore-dotore:
larruzko gona eta txamarran
bazituen hiru doble.
Pentsatzen nuen: "horren barruan
zerbait beharko du gorde";
baina saiatuta ere
naiz ezerezaren jabe.(bis)
Sekula santan ez naiz izan ta
orain ere berriz pobre;
gaztainak saltzen zegon atsoai
ostuta askozaz hobe.(bis)

Harro joan naiz ta bularrean
nere haiztoan kolpea.
Laster aurkitu dut paparrean
jertseak zeukan topea.
Eskatu diot zeukan guztia,
eskatu diot dotea;
eta haren ematea
joan zait nahiko merkea.(bis)
Kostatu egin zait, kostatu ere,
behingo batez ikastea
gauza bat dala itxura eta
beste bat dala izatea.(bis)