Bertsos - View details To know more about this section
1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Aritz Lopategi
Bertsoa entzun |
1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Aritz Lopategi
Stanza name:
Neurri luzekoak
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Larrean nago eta badaukat
sobra gogo ta indarra,
lau hankak sendo eta buruan
ere kristoren adarra;
baina gero zer izango dudan
pentsatuz, hau zoritxarra,
samina eta negarra,
hain sentitzen naiz bakarra!
Ondo pentsatzen jarri ezkero,
ez da ez gauza edarra,
jendean "Ole! , Ole!" entzunez,
horrelxe hil beharra. (bis)
Plaza hortan zer jasoko dudan,
ez al da izango demasa?
Zertako nire indarra eta
zertako nire arraza?
Toreruaren aurrean jarriz,
ez da izango jolasa;
bete-bete egin da plaza,
zein etorkizun eskasa. (bis)
Nahiz eta jakin ez dala izango
lan gozo edo erraza,
burrukatuaz eman behar dut
neure azkenengo arnasa. (bis)
Hemen larrean ibili arren
bueltaka oso brabo,
nerbio batzuk sentitzen ditut
gero eta hurbilago;
orain daukadan bizitasuna
aldatuko da zeharo;
hain sentitzen naiz arraro,
laister nireak akabo. (bis)
Nahiz eta ez dan erreza izango,
saiatu beharra dago:
toreru hori neuk hil behar dut,
berak ni hil baino lehenago. (bis)