Bertsos - View details To know more about this section
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Unai Iturriaga
Bertsoa entzun |
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Unai Iturriaga
Stanza name:
Neurri luzekoak
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Erretolikan ez naiz izango
politiko ezta maisu;
urtean zehar nola beraiek
egiten duten abusu,
hau neurea da ta landuko dut
ziriz ondo, pausuz pausu.
Zuk ondo ederto dakizu,
begira baldin bazauz zu; (bis)
aldean daukan niki eder hau
ikusten al da hortik, aizu?
Betaurrekoak jarri itzazu
mina egiten badizu.(bis)
Hasieratik jente guztia
ikusia dut barreka.
Belodromo hau egongo ote da
jente berdinez beteta?
Sarri askotan pasatzen da ta
bertsoak horrela presta;
norbait dagola erreta
txalo jo gabe uneka. (bis)
Nere bertsoak entzun itzazu,
nahiz ta belarriak neka;
zuen diskurtso beti berdina
guk aguantatzen dugu eta. (bis)
Nik ez nekien hau nola hartu,
beharbada adarra jotzen;
baina pentsatuz, gaur bromarako
gogo gehiegi ere ez zen;
ta uste dudana esan nahi nuen;
ondo altu eta ozen
kantatu dut dena, ezen
ez baitzan ezer ulertzen. (bis)
Puntu gehiegi ez dut lortuko,
ez dira joan hain zuzen;
baina ez dakizu nere barruan
zein trankil geratu naizen. (bis)