Bertsos - View details   To know more about this section

1993-12-05 Eibar Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jokin Sorozabal

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Performance
1993-12-05 Eibar Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Sorozabal, Jokin
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Txirrindularia zara. Etaparen erdia, denei tiraka ibili behar izan duzu. Etapako azken portua igotzerakoan azkena geratu zara eta bakarrik zoaz.
Gaiari oharrak
Aukerako gaiak:
1. GAIA: Astelehen goizeko 7ak dira. Tabernan zaude, atzo txanpaina edaten ari zinen leku eta ordu berean
kafesnea hartzen.
2. GAIA: Txirrindularia zara. Etaparen erdia, denei tiraka ibili behar izan duzu. Etapako azken portua
igotzerakoan azkena geratu zara eta bakarrik zoaz.

Description

Melody
Maitasuna da bizi izateko
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1993-12-05 Eibar Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jokin Sorozabal

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Txirrindulari egin ninduen
kirolzaletasun suak,
ta animatu ere gogotik
lagunek eta auzuak.
Egitan zerbait egin beharrez
orain datoz arazuak.
Gaur hemen nere pausuak
ez ziren hain erosuak; (bis)
ez daude berdin banaturikan
mikatzak eta gozuak:
batzui nekeak eta besteei
loreak eta musuak.(bis)

Hala ta guztiz nik lanerako
gorde nahi nuke afana,
egunez egun betetzen segiz
zuzendariak esana,
eta gaur arte bezela zaindu
taldekiden harremana.
Prentsako jendean lana...
jarriko dizuet plana.(bis)
Bada gauza bat garbi uzteko
nik gogoa daukadana:
nork jaso duen txapela eta,
zein den lan egin duana.(bis)

Konpetizio gogor honetan
badaude hainbat kolore;
gaur bezelaxe neri ezinak
sortu dit hainbat nahigabe,
nahiz ta barruan sentitzen dedan
besteek hainbat ohore.
Egidazue mesede,
hau konprenitzeko ere: (bis)
nahiz ta sufritu, sekula ez naiz
besteak bezain dotore,
eta karrera bukatuko zait
txapelikan jaso gabe.(bis)