Bertsos - View details   To know more about this section

1997-10-25 Ondarroa Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus, Aitor Mendiluze

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Performance
1997-10-25 Ondarroa Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Jexus
Mendiluze, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek aita semeak zarete, zu, Jexux, aita eta Aitor semea. Goizaldea da eta zu, Aitor, ohean lo seko zaudela, etxean sartu ezinda ate joka dabilen Jexux aitak esnatu zaitu.

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1997-10-25 Ondarroa Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus, Aitor Mendiluze

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendiluze
Ohean nengoen ni
goizean patxadan
eta ate soinua
hor nun entzuten dan!
Iriki det ta aita
bistan dagon eran:
ene aita maitea,
badezu nahiko lan!
Zer ez den egin behar
ikasi dezadan! (bis)

Arzallus
Nere etxe ondoan
bada nahiko traba,
lehendabizi jo diot
ateko aldaba;
semea lotan zegon
ohean etzanda,
gazteak maiz egiten
baitute parranda,
aitak ere gaur behar
zuen bere txanda. (bis)

Mendiluze
Aita hola ikusi
eta hau trantzea!
Tristea da atea
neuk irekitzea;
semea joaten dala
zuk erantzutea.
Aita ez zen komeni
behin ateratzea
ta galdutako denak
rekuperatzea. (bis)

Arzallus
Semea harriturik
daukat gaur zeharo,
nik parranda egitea
al da hain arraro?
Gaztetan ez nun egin
zuk bezain oparo,
beti bizi izan naiz
lanaren esklabo.
Berandu nator baina
oso sano nago (bis)

Mendiluze
"Edanarekin sano
eta indarrean",
ez du berdin esango
amaren aurrean.
Etxera zatoz aita
itxura txarrean,
sartzen utziko dizut
nik derrigorrean,
baina gogoan hartu
neu natorrenean. (bis)

Arzallus
Etxeko sarrerarik
ez dizut nik uka,
etxeko aterpea
neri esker dauka.
Modu txarrean ez zuk
orain egin zaunka,
ez nator mozkorra ta
ez jar harrituta;
edana gauz ona da
neurria hartuta. (bis)