Bertsos - View details   To know more about this section

1997-10-19 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Juanjo Respaldiza

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Performance
1997-10-19 Hendaia Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Respaldiza, Juanjo
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Kamioi batean gordeta zatozen marrokiarra edo marokanoa zara. Kamioia aztertzen ari diren berrogei bat gendarmez inguratuta zaude.

Description

Melody
Beste bateko inularretan
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1997-10-19 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Juanjo Respaldiza

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gure herrian ekonomiak
ez dauka hainbat birtute,
eta gosea dago ugari
langintza eskasan truke.
Zerbait egiten ausartu naiz ta
neure herritik aparte,
bizibidea egin nahi nuen,
lapur gisa hartzen naute. (bis)

Aurrerapide gutxi zegoen,
nintzen aspertu samarrik,
telebistatik hemengo berri
entzun dut baina okerrik;
demokrazia bazala hemen
baina gehiena alferrik,
hemen ez dago muga asko ta
barrukoentzat bakarrik. (bis)

Harrapatzeko puntuan nago
ta egingo dut akabo,
ia ezingo dut hemen aurrera
hemengo muga igaro.
Kasik Afrikan bizitzea ere
izango nuke nahiago,
Europan lege ederrak daude,
gizatasunik ez dago. (bis)