Bertsos - View details   To know more about this section

1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Aritz Lopategi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Performance
1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Lopategi, Aritz
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Aritz, premiak jota kaleko komun mugikor batean sartu zara. Sebastian brigadako langileak komuna gruari lotu eta beste leku batera airean daramala ohartu zara.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Aritz Lopategi

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.Lopategi
Jan da edaten nenbilen
lehenago jo ta su!
Eta jakina gero
hainbat enbarazu!
Grua hona lotuta
zertan zabiltza zu?
Ez dut bukatu eta
nora naramazu? (bis)

S.Lizaso
Eginkizuna degu
bakoitzak berea;
zu estu eta larri
ta nik umorea,
behingoan nerekin dut
era dotorea
kalean zabaltzeko
anbientadorea. (bis)

A.Lopategi
Baneukan komunean
nik zeregin frango,
baina lasaitu ditut
gorputz eta zango.
Orain galderatxo bat
eingo dizut ondo:
hor kotxean papelik
ez duzu izango? (bis)

S.Lizaso
Papelan faltan zaude
bildurti ta izu,
eta nik ezin bete
hainbat konpromisu.
Ateari itxita
zuk heldu zaiozu
edo bestela galtzak
galduko zaizkizu. (bis)

A.Lopategi
Hemetxe aritu naiz
gogor indarrean,
baina zu ez zatozkit
hain modu txarrean;
orain nago etxera
juan beharrean,
eta utzi nazazu
portale aurrean. (bis)

S.Lizaso
Guri entzuten daude
hainbeste testigu!
Egoera gogortzen
orain ari zaigu;
etxera eramatea
ez da nere kargu,
guk simaurrak soroan
zabaltzen ditugu. (bis)

A.Lopategi
Hementxe goaz biok
gora eta behera,
nun bukatuko ote da
gure ibilera?
Zuen zerbitzu honek
egin du hobera,
komuna ta taxia
bi gauzak batera. (bis)

S.Lizaso
Zure ametsa ez da
ongi aterako,
bidaia izango da
zeure kalterako.
Grua puntan bazaude
puxka baterako!
Argazki polita da
karnabaletako. (bis)