Bertsos - View details To know more about this section
1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Mikel Mendizabal
Bertsoa entzun |
1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Mikel Mendizabal
Stanza name:
Neurri berezikoak
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mendizabal
Aralar hontan neure ardiekin
aurkitzen naiz arduratsu,
bainan pizti bat sumatua det,
badakar zerbaiten mezu;
ta pixkana-pixkana
bazatoz guregana,
atrebitua zaude zu!
Ez zaitezela gehiago hurbildu
berriz juan nahi badezu! (bis)
Egaña
Aspalditxoan ikusia det
artalde bat jori-jori;
badaezpadare ez diot esan
nere taldeko inori.
Hala egin dut amets:
laister ardi bat baietz
atzaparretan erori!
Indartsuenak menpekoa jan,
natur legea da hori. (bis)
Mendizabal
Disimuluan gainditu dezu
borda atzeko harresia,
baina ez dezu asebeteko
dakarkizun gutizia;
txakurra doa aurrena
ta tiroa hurrena,
hain da giro berezia!
Bizitza bila etorri eta
gal zenezake bizia. (bis)
Egaña
Bizia nahi ta bizia galdu,
hala da bizi berbera.
Inola ezin galtzera utzi
orain daukadan aukera;
ai, artzaia, sekula
hemen ez ezazula
txakur konturik atera!
Igoal hura ere jan egingo det
arkumeakin batera. (bis)
Mendizabal
Zure arrastoak topatu nitun
hementxe atzo goizean,
ta etortzeko susmua naukan
barruan da bihotzean.
Hobe zenuke kasi
beste modura hasi
zeregin eta ehizean;
akatutako ardi zahar bat
utziko dizut leizean. (bis)
Egaña
Bejondeiola! Oraingo hontan
mintzatu baita xuabe,
intentzioa bestelakoa
izan dezake halare;
eskopeta hartuta
bi kartutxo sartuta
hemen daukat parez pare.
Ia aurrean ipintzen zeran
eskopetarikan gabe! (bis)