Bertsos - View details To know more about this section
1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
Stanza name:
Neurri berezikoak
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Hemen ez gera hainbeste jende,
lau katu gaude, baina jo ta ke
aritzen gera herrian alde
gogoz eta pozez bete.
Gure umeak autobusean
doaz etxetik aparte;
gure herriaren kalte,
eta hirian kaxero deitu
ta parre egiten diete. (bis)
Baditut nere eginkizunak,
herri honetan nere jardunak,
eskola batek beteko ditu
orain arteko hutsunak. (bis)
Herrian bertan geratu bitez
seme-alaba kuttunak!
Eurak ta euren lagunak;
ttantta batetik hasi behar du
gero haundi izan nahi dunak. (bis)
Autobusari nago begira
gure umeen parre dizdira,
arratsaldetan jolasten dabiltz
herrian jira ta bira. (bis)
Baina goizetik alde egin eta
joaten dira urrutira;
geratzea komeni da!
Hola aurrera gure umeak
bertako izango dira. (bis)