Bertsos - View details   To know more about this section

1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Performance
1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Azokan dozena bat porru erosi duzu gaur hamar pezeta merkatzeko gogor saiatu ondoren. Etxera etorri eta porruen edertasunari begira zaude sukaldean.

Description

Melody
Itsaso hori dago zatarra
Stanza name
Neurri berezikoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña

Stanza name:  Neurri berezikoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nere bizio izan da gula,
orain porrua, orain tipula,
jakina baita gizasemeek
dexente jaten dugula. (bis)
Ez daukat ongi brujula,
ez nun espero sekula,
egina didate burla,
sorta itxuraz ona zen baina
hurretik ez da mardula;
esaten nun bai saltzaile harek
errexegi etsi dula! (bis)

Horrexegatik nago letxean,
pentsatu nuen bart arratsean:
"tajuzidade haundirik ez dek
Andoni heure etxean!". (bis)
Pezeta lotu motzean
ta azokara jotzean,
trukea nun bihotzean;
baserritarrak gaur jokatu du
benetan normal antzean,
nik ere berdin jokatzen baitut
nere bertsoak saltzean. (bis)

Gaur geratu naiz tonto planean,
porruen bila jo afanean;
edozein ziri gera liteke
bihotz gogorra danean. (bis)
Galtzaileen oihanean,
harra gaiztoak barnean,
bai orain ta bai lehenean.
Ni kejatzera azokaraino
joan behar dut zuzenean;
ze porrua sartu didaten
porru hauen izenean! (bis)