Bertsos - View details   To know more about this section

1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Aritz Lopategi, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Performance
1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Lopategi, Aritz
Lujanbio, Maialen
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Rock talde bateko kidea zaitugu zu, Aritz. Urte batzuk badira entsaioetarako lokala eskatu zenutela, eta erantzunik jaso ez duzuenez, talde osoa, zuen tresna guztiekin udaletxeko batzar aretora sartu zarete; Maialen dugu alkatea.

Description

Melody
Aresoarren bandera
Stanza name
KOPLEN MULTZOA

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Aritz Lopategi, Maialen Lujanbio

Stanza name:  KOPLEN MULTZOA 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.Lopategi
Hertzainakoen antzera
gabiltza gora ta behera,
baina lokalik gabe gaude ta
hau gure ibilera!
Hona etortzean eskera,
beti egin duzue atzera,
ta udaletxeko plenora gatoz
hementxe jotzera. (bis)

Lujanbio
Rocka omen dago modan
azkenaldiko denboran,
baina talde hau behintzat ez dabil
txukun ta ganoran.
Gitarrarekin aproban,
ondo jotzeko nahiko lan;
igoal txoko bat utziko diet
musika-eskolan. (bis)

A.Lopategi
Hauxe da gure bizitza,
rock and rollean gabiltza,
munduan zehar ikusten diran
beste askoren gisa.
Zuk eman diguzu hitza,
musika gelan eskaintza,
baina ez gara hitzez fiatzen,
emaiguzu giltza. (bis)

Lujanbio
Musika hori entzutian
bateriaren kolpian,
ezinegona barnean eta
pena bekokian.
Musika-eskola joatian,
saiatu gogo betian,
baina txokoa uzten dizuet
klaseen trukian. (bis)

A.Lopategi
Beraz ein dugu tratua,
ez da izango bekatua;
gure aldetik badugu orain
nola saiatua.
Musika gela gertua
duzuenez onartua,
zuen omenez emango dugu
lehen kontziertua. (bis)

Lujanbio
Idearikan gabean,
hementxe dauzkat parean,
eta musika ez dute utziko
maila dotorean.
Nahiz jardun eginahalean,
elektrika magalean,
baietz bukatu guztiek banda
munizipalean! (bis)