Bertsos - View details   To know more about this section

1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Performance
1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Ekitaldi eta ospakizun jendetsuetan lapurretan aritzen zaren karterista zara. Besteak beste, Sevillako Expo 92an ere ahaleginak egin zenituen. Orain êakin duzu hogeita hamabost mila milioiko zuloa agertu dela.

Description

Melody
Gregario edo laguntzaile naiz
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ondo dakigu ze izaten dan
gu pobreonon patua:
patriketako txanpon mordoxka
aspaldian agortua.
Karteren bila ibili nintzan,
batzuk ezin ulertua,
eta gertutik gertua
diru mordoxka lortua; (bis)
hogeita hamabost kiloko zorra
bat-batean agertua,
ta nik barrenen damu bakar bat:
gehiago ez lapurtua. (bis)

Ordun Felipe Gonzalez zegon
gaur Aznar dagon antzea,
bere negozio eta proiektu
haundia joan zan hutsea.
Milioi pilo bat auskalo non-da
banketxeetan haizea!
Ni jendearen ertzea
juanda kartera kentzea, (bis)
ez da pekatu ta ez espero
jendaurrean damutzea,
ia ekintza on bat'e bada
lapurreri lapurtzea. (bis)

Asperturikan nola nengoen
pobreziaren kolorez,
lapurretako nere bizitza
hautatu nuen umorez
eta Sevillan politikoak
euki ere parez parez;
gehientsunak irrifarrez,
ni barne umore txarrez. (bis)
Hango dirua banatu izan
baligute neurri berez,
Sevillan zuloik ez zan egongo
ta gure patrikan ere ez. (bis)