Bertsos - View details   To know more about this section

1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Performance
1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Maia, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Ekitaldi eta ospakizun jendetsuetan lapurretan aritzen zaren karterista zara. Besteak beste, Sevillako Expo 92an ere ahaleginak egin zenituen. Orain êakin duzu hogeita hamabost mila milioiko zuloa agertu dela.

Description

Melody
Zuek horrela ikusi eta
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Jon Maia

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Orain pixka bat xamurtua zait
garai bateko trantzea,
beti aurrea nola dantzatu
hala joaten da atzea.
Denborak ere aurrera doaz
ta alde daukat haizea;
beste batzuen etxea
gogoko dut xahutzea,
goitikan behera jotzea.
Aurrean dudan jende guztia
nahi nuke konturatzea:
sekulan ez da pekatu izan
lapurreri lapurtzea. (bis)

Dirurik gabe, fortunik gabe
etorri nintzen mundura,
besten etxeetan sartuaz beti
ez nabil oso gustura;
batzuk aurpegi galanta dute,
beste batzuek freskura.
Dirua nahi dut ingura,
beti ahal dedan modura,
ez det gordeko itxura;
besteek daukaten diru guztia
lotsarik gabe barrura,
beraiek ere bizi baitira
beste guztien kontura. (bis)

Estafa eta zulo horietan
ez dabiltz horren ederki,
bihotz ustelez mundu honetan
badago hainbat gizaki;
pobreak eta aberatsekin
egin gaituzte bi zati.
Morala nere lubaki
haundintsuena izaki,
orain nola erabaki?
Ez naiz hasiko erruki eske
denen aurrean lotsati,
kartzelan sartzen banaute ere
harro biziko naiz beti. (bis)