Bertsos - View details   To know more about this section

1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Performance
1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Ekitaldi eta ospakizun jendetsuetan lapurretan aritzen zaren karterista zara. Besteak beste, Sevillako Expo 92an ere ahaleginak egin zenituen. Orain êakin duzu hogeita hamabost mila milioiko zuloa agertu dela.

Description

Melody
Bizia ez da nehoiz egoiten
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Karterista naiz ta saiatzen naiz
aldiero lapurretan;
aukera daukat jende ugari
elkartzen den tokietan,
nere azañak egin nituen
Sevilla alde horretan,
orduan pozik nintzaden baina
oraintxe nago penetan,
ez dakit nora begira negon
harrapatzeko unetan?
Hainbeste mila milioi bazeuden
han gero zulo batetan!
Ai, zer tontoa atera naizen
espabilatu ustetan!(bis)

Berriro diot horren azkarra
ni ez nintzadela erten;
bizioaren indarra nuen
eta ezin nuen eten.
Orduko markak ustegabean
denok jakin dira aurten,
hori entzunda nere odola
jarria da irakiten,
eta ez dakit horiek nik baino
gehio nundikan dakiten,
hainbeste mila milioi eraman
ezusteko egun baten,
eta gainera ez dute inor
kartzelara eramaten. (bis)

Zer egin ere pentsatu behar,
hau ez baita jarduera!
Nere buruai nik hartzen diot
lapur eskaxan tankera;
nahiz ta Sevillan ostu nituen
hiru edo lau kartera,
lau mila pezta bakarrik ziran
eta gutxi gorabehera.
Horregatikan hau jakitean
daukat bihotza minbera,
hurrengorako aurrez kontuak
beharko ditut atera,
lapur haundi bat izango naiz ni
egun hontatik aurrera. (bis)