Bertsos - View details   To know more about this section

1997-11-23 Igorre Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Performance
1997-11-23 Igorre Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Mendiluze, Aitor
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Behe mailako futboleko arbitroa zaitugu. Jada ohiturik zeunden igandero biraoak, mehatxuak eta irainak jasaten; gaur, ordea, jipoitzera iritsi dira. Aldagela umel batean pentsakor zaude.

Description

Melody
Gregario edo laguntzaile naiz
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1997-11-23 Igorre Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Beti bezela bere orduan
partidua det bukatu,
"ez det gaur horren gaizki egin nik",
orduan hala pentsatu;
jokalariek jipoitu naute,
hutsik ez dute barkatu,
nahiz ta asmorik ez hartu,
egin det zenbait pekatu. (bis)
Bainan beraiek gola huts egin
ta ez da ezer gertatu;
neroni ere gizakia naiz,
ezin al dute ulertu? (bis)

Hona heldu naiz beti bezela
saiatzeko afanean,
bainan erruak ez ziren sartzen
jokalarien planean.
Beren gustoa egin ez eta
egurtu ondorenean;
ni aritu naiz lanean
borondate onenean, (bis)
baina kristonak entzun behar ditut
beti edo gehienean,
zaletasuna alferrik baita
interesak daudenean. (bis)

Arbitro lana ikasi nuen
denek bezela poliki,
bainan saiatzen naizenik ezin
inork kontuan eduki.
Nerekin inork ez du izaten
ez esker ta ez erruki;
nazkatu naute ederki!
Kulpa botatzeaz beti. (bis)
Utzi egiten det, aurrerantzean
ez naiz inorren aitzaki,
ta orain zuek epai zazute
eta zeuek erabaki. (bis)