Bertsos - View details   To know more about this section

1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Performance
1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Iturriaga, Unai
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Gaztetan eraman zintuzten gerrara. Gaur, zahartuta, gerrako zeure zauriei begira zaude.

Description

Melody
Haizea dator ifarraldetik
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gerra izan zan gazte garaian
nere etxe ta eskola;
ziztu bizian zebiltzan balak,
gu genbiltzan edonola.
Hala ta guzti hura pasatu
eta ikusirik hola,
pentsatzen nago batzuek nola
isuri zuten odola;
eta oraindik onartu beharra
nigan ere badagola,
adierazten dit nere zauriak
oindik bizirik nagola.

Hainbeste tiro, hainbeste bala,
nik ez dut sekula bota,
ezautu ere egiten ez nun
arerio txar baten kontra!
Zenbat alditan lubakietan
nuen odola borborka!
Ez nun ulertzen zertarako zan
han egiten zan borroka.
Ta ondorioak badauzkat orain
eta gehienera jota,
gutxi batzuen garaipena zan
ta gehiengoan porrota.

Hamalau urte ta gerra baten
erdian han zegon Unai,
egunen baten arrazoiren bat
emango zitzaionan zai;
sentitzen nintzen nere pareko
edonor botatzeko gai,
mozkorraldiak lubakietan
eta gutunekin alai.
Baina denbora pasatu eta
begiratuz joan danai,
gerra guztiak dira berdinak,
bandera denak ere bai.