Bertsos - View details To know more about this section
1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
Bertsoa entzun |
1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
Stanza name:
Neurri luzekoak
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Epaile jauna zu behingoz izan
zentzudun buru azkarra,
mundu guztiak gaitzesten baitu
egoera militarra.
Eta protesta egiteko nik
barrendik nuen indarra;
auto bati hiru marra,
ez da ekintza baldarra. (bis)
Nolabait ere legortu nahi nun
egonezinan negarra;
arrazoia da kontra egiteko
nedukan arma bakarra. (bis)
Nik hotz-hotzean egin nun dena,
ez nintzaden odolbero;
behin egin nuen ta atxilotu,
ezin egin egunero,
baina ni ez naiz kakidun horiek
diran bezain majadero,
errukirik ez espero,
ez dut hainbeste endredo. (bis)
Egin dudanaz damutzerikan
arren ez zazu espero,
eta gorroto gehiago baietz
kondena jasota gero!
Atxilotuta ekarri naute
akusatuen aulkira,
itzali nahia nedukalako
zenbait izarren dizdira;
gogoan izan mundu guztia
dagola guri begira;
portatu zaitez neurrira,
zeuretzako komeni da. (bis)
Kondenaturik bidali arren
ni orain presondegira,
ez naiz bakarra eta atzetik
asko etorriko dira. (bis)