Bertsos - View details   To know more about this section

1997-10-25 Ondarroa Txapelketa [Bertsoa] / Jose Ramon Elortza, Aitor Mendiluze

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Performance
1997-10-25 Ondarroa Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Elortza, Jose Ramon
Mendiluze, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Aitor, apaiza zara eta zu, Jose Ramon, arotza. Elizan lapurretak izan zirela eta, zuk Aitor ateak tajuz ipintzeko agindu zenion Jose Ramon arotzari. Meza nagusiko ordua da eta atea ireki ezinik zabiltzate biok.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1997-10-25 Ondarroa Txapelketa [Bertsoa] / Jose Ramon Elortza, Aitor Mendiluze

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendiluze
Elizatik gehiago
gaur ez lapurtzeko,
esan nizun atea
ondo konpontzeko,
baina ulertu zenidan
aurrekoz atzeko;
ixteko esan nizun,
ez kondenatzeko.

J.R.Elortza
Hara, nik bete nuen
emandako hitza,
eta ate horrekin
hainbeste baldintza.
Orain iriki ezinik
zu nola zabiltza?
Zerrojua jarri nuen,
nun daukazu giltza?

Mendiluze
Egia da atea
dagola primeran,
faktura haunditxoa
zekarren aukeran.
Zerraila jarri dezu
esandako eran,
baina giltza oraindik
ez didazu eman.

J.R.Elortza
Arrazoi hori egin
behar zait arraro,
atearekin dezu
hainbat erreparo.
Giltza nun ote dagon
harrituta nago,
hantxe utzi zenun ta
sakristian dago.

Mendiluze
Giltzak egin behar dira
bi ez bada hiru,
bestela sarri askotan
galtzen baitzaizkigu.
Giltza han utzi zendun,
hortan naiz testigu,
ta orduan atea
zeinek itxi digu?

J.R.Elortza
Dena konpondu liteke
aizazu, sosegu,
berdin ibiltzen zera
udara ta negu.
Giltza hori dela-ta
hainbeste ernegu!
Llaveroren bat zuri
oparituko degu.

Mendiluze
Beti ibili behar
apaiza arraro,
herritarren fedea
hainbestez akabo!
Lehen gutxi sartzen ziran,
orain gutxiago
ta okerrena dena
arrazoia dago.

J.R.Elortza
Hara, gai hau ez dakit
hemen nola eten,
bainan hasi behar naiz
egia esaten:
zertan ari zera zu
tabarra ematen?
Herria ez dalako
eleiza juaten.