Bertsos - View details   To know more about this section

2005-11-27 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Performance
2005-11-27 Bera Txapelketa
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Colina, Sustrai
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Lankideak zarete. Elkarrekin lan bat egin behar zenuten baina ez duzue garaiz bukatu eta bezero garrantzitsu bat galdu duzue. Nagusiaren errietaren zain zaudete. Amets etsita. Sustrai, aldiz, lasai.

Description

Melody
Hamaika aldiz daukazu lehendik A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2005-11-27 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus:
Aspaldi jaso zenuen Sustrai
nagusiaren karneta
gonape hortan hazi zinen zu
beti laztan ta fereka
eta ni kaka eginda nago
ate aurrean zer gerta
beti bezela neri botako
didalako errieta.

S. Colina:
Zu zaude lasai eta neregan
hartu ezazula babes
onean eta txarrean beti
batera baikabiltz Amets;
egoera hau konpon liteke
pare bat gezur esanez
akaso lana galduko dugu
gure laguntasuna ez.

A. Arzallus:
Hala ere zure jarrera ez da
laguntasunaren froga;
ataka hontan gauden laugarren
aldia edo izango da.
Atea dugu gure hesia
irudi ta metafora
bai zu barrura joango zara
ni botako nau kanpora.

S. Colina:
Berandu heltzen gu omen gara
bi errege ta bi maisu
baina gaurkoan arraultzak oso
goian ipini zaizkizu;
kontu merkeak ta aitzakiak
esanez gaur ez ari zu
lehen barkatu baldin badizu
berriz barkatuko dizu.

A. Arzallus:
Ni nazkatu naiz burua jeitsi
otzandu eta isiltzen
bakarrik sortzen dira pertsonak
ta bakarrik dira hiltzen.
Nere errua dugu guzti hau
lagun txarrerantz joan nintzen
gaurtik aurrera ikasiko dut
bakar-bakarrik ibiltzen.

S. Colina:
Bakardadean zertan aritu
zeurekoi eta itsusi
bakarrik ezer lortzen duenik
ez dut sekula ikusi.
Geure enpresa monta dezagun
geure talentu ta guzi
ta orduan gu izango gara
langile eta nagusi.