Bertsos - View details   To know more about this section

2005-11-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Performance
2005-11-13 Gasteiz Txapelketa
Gai-emailea
Sasieta, Naroa
Bertsolaris / Authors
Goikoetxea, Arkaitz
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek anaia mutilzaharrak zarete, ama alargunarekin bizi zaretenak. Gaur ama gizon batekin etorri da etxera.

Description

Melody
Uso zuri bat inguratu zait A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2005-11-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mantxi:
Gu behin lotsati sortu ginan ta
bada nahikua kastigu
amak gizon bat etxeratu du
bi mutilzaharrak testigu.
Barkatu baina harriturikan
ezin gera egon beti gu
gu baino gehio dela oraindik
demostratu egin digu.

A. Goikoetxea:
Anaia maite ez zazu uste
bestela uste dedanik
ezin ukatu nuke inola
zuk orain neri esanik;
guk batere ez ta amak berriz
bi aldiz pauso emanik
egia esan ez du ematen
haren semiak geranik.

Mantxi:
Majo askoa dirudi honek
izena omen du Josu
lehen aurkeztu dit eta gustora
eman dizkiot bi muxu.
Zure aldean lotsatia naiz
ene anai badakizu
alabarikan ba ote daukan
jun ta galdetu zaiozu.

A. Goikoetxea:
Nere anaiak begiak ditu
beti begira gerora
honek'e erruz maitatzen baitu
neska gaztearen moda;
alabarena galdetu behar
diot nik orain gustora
baina alabik baldin badauka
neretzako izango da.

Mantxi:
Zure anaia izatea aizu
ez da errexa izaten
honen antzeko jokaldirikan
bi egin dizkidazu aurten;
neuk aukeratu ta azkenean
berak kendu kerten-kerten
oaintxe ez dakit neskata' irten
edo armariotik erten.

A. Goikoetxea:
Armarioan segi ezazu
nigatik lasai mutila
izkutaketan zu beti izan
baitzera oso abila.
Josuri egin behar diot nik
ongi-etorri umila
baldin ta hona ez bada heldu
gure herentzian bila.