Bertsos - View details   To know more about this section

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Igor Elortza

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Performance
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Elortza, Igor
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Aspaldiko partez bi begiak busti zaizkizu.

Description

Melody
Sentimenduak batzutan sartzen
Stanza name
Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Igor Elortza

Stanza name:  Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sentimenduak batzutan sartzen
dira zuzen-zuzenean
horrexegatik kantatu nahi dut
naizenaren izenean.
Euforia dago denean
baita neure barrenean
egun handia zela zeozerk
esaten zidan senean;
gure ordua helduta ez naiz
erori etsipenean
malko txiki bat egin zait beste
zazpien aldamenean
ona igo garenean.

Sentimenduak halakoetan
hartzen du arrapalada
hainbeste txalo hainbeste jende
hemen bertatik bertara
disgusto txiki ilada
izan dut azken bolada;
txaloen hotsak berriro ere
sortu dit niri dardara
ospitalean zaude zu eta
ni nabil hona ta hara
denei begira bidaltzen dizut
zuri agur bat osaba
laister ikusiko gara.

Ta behin bihotza martxan jarrita
noski ezin du gelditu
bat-batekoak dauzka holako
makinatxo bat istripu
sentimenen zirrikitu
gure bertso ta prediku.
Jende aurrean kantatzeko nik
ba ote dut nahiko meritu?
Hamaika malko klase badaude
horixe dut konprenitu
batzutan penaz eta bestetan
pozetan ezin kabitu
bizitzak biak behar ditu.