Bertsos - View details   To know more about this section

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Performance
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Aspaldiko partez bi begiak busti zaizkizu.

Description

Melody
Nere gorputza dardarka daukat
Stanza name
Hamaseikoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus

Stanza name:  Hamaseikoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Arratsaldeko zortziak dira
txapelketaren aitzaki
nire aulkitik altxatu eta
begirada bota beheki
epaia ere eman digute
zeinen ongi, zein ederki!
Txapeldunaren izena ere
jakina izango da aurki
ta nik iztarrak ia itsatsiak
nire galtza eta aulki
puntuak mila ta zazpi
garaitzeko ez zen aski
malko txiki bat atera zaio
begiko iturri bati
BECek jo didan txaloaldia
gogoratuko dut beti.

Eta jendea epaiaren zai
zer etorriko, zer suma
aurkezlearen mintzaera da
hain mantsoa, hain astuna!
Hirugarrena ta bigarrena
ene, bai gizon kuttuna
zarauztarrari eman diote
bigarren postu txukuna
bihotza daukat esku batean
begirada dut zurruna
lehen gure ezaguna
egunez egun laguna
ene Andoni gaur bigarrengo
bukatu duzu eguna
baina betiko izango zara
zu Ametsen txapelduna.

Ta aurkezlea izenez izen
tirri-tarra tirri-tarra
txapelduna nor esan behar du
orain gainditu du marra
izango al da gipuzkoarra?
Izango al da bizkaitarra?
Izena esan eta saltoka
hasi zait barneko harra
lasai nik zein den ez dut esango
suspentsearen indarra
azken orduko hausnarra
ta denen txalo aparra
txapeldun berri txapeldun handi
eta txapeldun bakarra
neri ezkondu dizkidazuna
malkoa ta irriparra.