Bertsos - View details To know more about this section
2005-11-27 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Fredi Paia
Bertsoa entzun |
2005-11-27 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Fredi Paia
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Colina:
Erabaki zenuen
Chesterrak uztea
baina okerra izan da
hau da nere ustea.
Lehen trasto bat zinen
ta orain trastea
onena dezu berriz
erretzen hastea. (bis)
F. Paia:
Sustrai maitea zara
pazientziaren muga
azal zuria duzu
hortan ez da duda
eta ile gorria
beiratuz burura
zergatik duzu horren
zigarro itxura? (bis)
S. Colina:
Aldamenetik gogor
hasi zait kolpeka
eta nik ondorioz
belztu det kopeta;
egia da dirudit
Fredi zigarreta
azkenaldian erre
egin nauzu eta. (bis)
F. Paia:
Zure azken esana
zen nahiko lucky-light
bizkarra okertua
daramazu nunbait
zigarro apurtua
burura nolabait
porro bat egiteko
gogoa sartzen zait. (bis)
S. Colina:
Ederki aztertu du
Fredik nere looka
behin utzita tabako,
droga ta zurruta
egizu kanuto bat
mekauen la fruta
hala porru eginda
utziko nauzu-ta! (bis)
F. Paia:
Sustrai jaio al zinen
estanko batean?
Geroztik nire kontra
zabiltz atakean
nikotina igertzen dut
zure hitzen kean
filtroa jarriko dut
gu bion artean. (bis)
S. Colina:
Nere senarra hola
portatzen da usu
azkenaldian dabil
ez tabako ez su
ta neregan filtroa
jarri behar baduzu
zaude isilik eta
emaidazu muxu. (bis)
F. Paia:
Ez zaitez atrebitu
hor geldi zaudela
kantzerrak hil behar nau
kolpean bestela
zuri begiratu ta
uste dut horrela
maitasun harreman hau
hautsontzi bat dela.