Bertsos - View details   To know more about this section

2005-11-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Performance
2005-11-13 Gasteiz Txapelketa
Gai-emailea
Sasieta, Naroa
Bertsolaris / Authors
Lekue, Etxahun
Mendiluze, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Zu, Aitor, erizaina zara zahar-etxe batean. Gaur, umetan zaintzaile izan zenuen emakumea, Etxahun, ekarri dute egoitzara.

Description

Melody
Aresoarren bandera
Stanza name
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2005-11-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Aitor Mendiluze

Stanza name:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze:
Lehen hainbeste errespeto
izan nizula tarteko
pozarren hartu zaitut berriro
zu ia etxeko;
hemen nago zu zaintzeko
eta aprobetxatzeko
patuak eman didan aukera
zorrak kitatzeko. (bis)

E. Lekue:
Bizitza honen balantza
niretzat doa beherantza
ta azkenengo kolpeen garaia
iritsi zait antza.
Nahiz ta baneukan zalantza
animoa nahi dut altxa
orain badaukat ondo zainduko
nauten esperantza. (bis)

A. Mendiluze:
Zuk zaindu ninduzun bapo
aurrez onartu beharko
eta barruan marka bat utzi
neri betirako.
Nahi zenuena delako
eta nik nahi dedalako
inoiz ez zazu lagun baten hitz
goxorik faltako. (bis)

E. Lekue:
Denbora pasatu ahala
tartea ez da hutsala
baina badakit gure artean
zertxobait badala.
Eskatu nahi dizut hala
ta zuk bete berehala:
nire alboan egin zazu lo
lehenago bezala. (bis)

A. Mendiluze:
Hala egitea atsegin
zaintzea goxo eta fin
baina erizain naizenez gero
lo geratu ezin.
Zaintza ona izan dedin
ia lehengoaren berdin
zure ondoan esna egongo naiz
zuk lasai lo egin. (bis)

E. Lekue:
Egin behar dizut kasu
saiatu gara jo ta su
nik ez nioke inori egin
gura enbarazu
baina alboan banauzu
eskatu nahian naukazu
lo lasai-lasai egin dezadan
muxu emaidazu. (bis)