Bertsos - View details To know more about this section
2005-10-09 Lekunberri (N) Txapelketa [Bertsoa] / Bixente Gorostidi
Bertsoa entzun |
2005-10-09 Lekunberri (N) Txapelketa [Bertsoa] / Bixente Gorostidi
Stanza name:
Neurri berezikoak
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Hondar muino bat prestatu dute
geltoki baten antzera
autobusean sartuarazi
begira nago atzera
iparraldera abitu ginen
bizi hobe bat lortzera
baino berriro eraman behar
omen gaituzte etxera;
gure etxera nola eraman
ez degu etxerik bai zera!
Basamortura garamatzate
piztien gisa hiltzera.
Baina guk kasta gogorra degu
ezin dezakegu etsi.
Bizi hobe bat izan daiteke
hala nahi degu sinetsi
autobusean helduko gera
basamortun umil jetsi
baino goranzko bidaia berriz
bihar behar degu hasi.
Heriotza da muga bakarra
hori da hesien hesi
hankak uzteko prest nago orain
heriotzaren ihesi.
Autobusean dena aurpegi
tristea eta zurbila
gehientsuenen ahoa dago
apal-apal eta isila
baino oraindik gaindi daiteke
askatasun maratila
iparraldean gordetzen baita
Afrikan ondasun pila
ta birkonkista egin nahi degu
ta ondo atera dadila
iparraldera heldutakoan
ostu zigutenan bila.