Bertsos - View details   To know more about this section

2005-11-26 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Performance
2005-11-26 Urretxu Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Martin, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Zure bikotekidearekin larrutan bukatu berri duzu. Zuetako inork ez du ongi pasa.

Description

Melody
Larogeita hamar urte
Stanza name
Neurri berezikoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2005-11-26 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin

Stanza name:  Neurri berezikoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Maiz ureztatu ezean
ximeltzen denez lorea
biok ura emateko
hartu gendun adorea
azkenaldian ordea
txartu zaigu umorea
ta loreak ere galdu
du lehengo kolorea; (bis)
orain ezin dut gozatu
garai bateko doblea
buelta erdi eman eta
izara artean gordea;
hainbat orgasmo izan dut
gaurko honetxek ordea
ezinbestean hartu du
amaiera zaporea. (bis)

Lehen zoriontsu ginen
berriz ez gara sortuko
orain artean ezin zen
orain ez dugu lortuko;
alperrik mila aholku
mila esaldi ta truko
gure maitasuna ez da
lehengo bidean sartuko. (bis)
Garai bateko ametsei
egin beharko zaie uko
buelta erdi eman arte
loak ez gaitu hartuko
egunsentia helduko
da guk lo hartu orduko
baina egunsentiak ez du
egoera konponduko. (bis)

Denbora izaten baita
ilusioen lapurra
denbora beti izan da
gaiztoa eta maltzurra;
jadanik ez da arroxa
koloreko gure lurra
gailenduko da engainua
ta gailendu da gezurra. (bis)
Zergatik ote diogu
bukaerari beldurra
nik eman beharko diot
gaur bien partez egurra;
bihar goizez jeikitzean
batu adore apurra
batera hartuko dugu
kafesnea ta agurra. (bis)