Bertsos - View details   To know more about this section

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Igor Elortza

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Performance
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Elortza, Igor
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Txirrindularia zara. Etapa menditsu batean behera eta gora ihesean ibili ondoren helmugara iristear zaude. Atzera begiratu eta tropela ikusi duzu.

Description

Melody
Etapa hasiera
Stanza name
Neurri berezikoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Igor Elortza

Stanza name:  Neurri berezikoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Etapa hasiera
zen garaipen ate
hor joan naiz ihesi
aukera bitarte
bost minutuko aldeaz
taldetik aparte;
gora-behera buruan
hamaika pasarte
ta hurreratu dira
ni bistan naukate
hala ere jarraitu
behar dut jo ta ke
beti dago aukera
azken unerarte. (bis)

Pentsa gero etapa
hau gogorra zela
horren testigua dut
nik mallot umela.
Gregario patua
bai gauza krudela!
Atzetik sentitu dut
taldean epela
eta kasik gainetik
pasa da tropela
ta taldeko liderra
garaile bezela
esan egin behar dut
poztu egin naizela. (bis)

Bide ertzean orain
horrenbeste jende
animo Igor diote
ni penaren mende;
ziklismoan munduan
besteen titere
soldata barregarri
bat dut nik mesede
noizbait irabaztea
horixe dut xede
nahiz ta ez horiz jantzi
ta ez izan errege
ni ahaleginduko naiz
bihar berriz ere. (bis)