Bertsos - View details   To know more about this section

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Performance
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Madrilera egin duzu opor bidaia kuadrilan. Hango kaleen bizitasunaz liluratuta besteengandik bereizi eta galdu egin zara. Audientzi Nazionalaren aurrean gertatu zara oharkabean.

Description

Melody
Haizea dator ifarraldetik
Stanza name
Neurri berezikoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña

Stanza name:  Neurri berezikoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Castellanatik abiatuta
ibili naiz tirri-tarra
Castilla plaza hor ikusi det
hiri haundian iparra
baina kolpetik jarraitu nezan
barruaren deiadarra
azkenerako eskaileretan
kontzientziakin liskarra.
Ai entzutegi nazionalari
hobe det eman bizkarra
epaile aurrean izan ninteke
txuloa eta oilarra
baina ni zer naiz kokolotxoa
zer naiz euskaldun baldarra!
Ni izango naiz zitatu gabe
presentatu den bakarra.

Sartu ez sartu hementxe nago
hauxe duda nabarmena
borondatez jo ta egin dezaket
deklarazio gardena
baina akaso etor liteke
epailearen ordena
ta ezer txarrik egin gabe're
urte luzeen kondena.
Etorri eta hemen kokildu
hori litzake txarrena
proba txiki bat egin behar dut
noan atean barrena
epaileari hiru hitzetan
kontatuko diot dena:
ni naiz Juglares Sabelotodo
definitu zenutena.

Hanka bat sartu barrura baina
suertea hainbat nork tenta?
Ez al det hobe itsu-itsuan
hementxe hartzea buelta?
Deklaratzea soilik nola zen
kutizi edo apeta
ustegabean epaile jaunak
belztu dezake kopeta;
beraz hobe dut kalean behera
egin hiru-lau pusketa
deklaratzeko asmo zoroai
jarriko diot krisketa.
Deklaratzea beti da txarra
ona da elkarrizketa
noan hemendik lagunen bila
arriskuan nago eta.