Bertsos - View details   To know more about this section

2009-10-10 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Ibon Ajuriagojeaskoa, Xabier Sukia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Performance
2009-10-10 Leitza Txapelketa
Gai-emailea
Anbustegi, Fernando
Bertsolaris / Authors
Ajuriagojeaskoa, Ibon
Sukia, Xabier
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bikotea zarete. Seme-alaba eta biloba guztiak etortzen zaizkizue larunbatero bazkaltzera. Zazpiak dira, eta oraintxe joan dira denak. Ibon, astero bezala, begiak distiratsu sumatu dizkiozu Xabierri.

Description

Melody
Espainian behera
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2009-10-10 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Ibon Ajuriagojeaskoa, Xabier Sukia

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Ajuria

Jentea izatea
badakigu zer den
bilobak, seme-alabak
hor eta bai hemen.
Begiak distiratsu
dituzu nabarmen
baina nik pentsatu dut
eurek joan baino lehen
orain berriro ere
ze bakarrik gauden. (bis)

X. Sukia

Mikel joan zitzaigun
pozik Donostira
gero seme-alabak
hiru-lau begira
badatoz familiko
hain txoko eztira
familia dijoa
txikitik haundira
eta orain etxea
haunditik txikira. (bis)

I. Ajuria

Zuk deskribatu duzu
hain modu onean
biok bakarrik gaude
hemen azkenean
zu beti izan zaitut
nire aldamenean
nik ere poza daukat
bihotz barrenean
baraiekin etxea
haunditzen denean. (bis)

X. Sukia

Familia ederra
gogoan dut usu
denak anai-arreba
ta denak lehengusu.
Joaten direnean
zenbat negar putzu!
Maitasuna haurrentzat
soilikan al duzu?
Zer den ahaztu zait eta
emaidazu muxu. (bis)

I. Ajuria

Muxu ematen ni naiz
oraintxe hasiko
sentimental al zara
zu orain jarriko?
Gure umeak oso
ditugu begiko
baina nekatu egin naiz
bukatu da kito!
Deskantsua ez zaigu
txarto etorriko. (bis)

X. Sukia

Bakarrik gelditu ta
biok berriketan
denbora pasa behar
pasa behar ta zertan?
Hara ta hona nabil
pasilloan bueltan.
Goazen biok ohera
hotza dut hanketan...
Lehen deskantsatu dezu
hogei bat urteetan! (bis)