Bertsos - View details   To know more about this section

2009-10-10 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Ibon Ajuriagojeaskoa

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Performance
2009-10-10 Leitza Txapelketa
Gai-emailea
Anbustegi, Fernando
Bertsolaris / Authors
Ajuriagojeaskoa, Ibon
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Diru asko eskaini dizute, baina ez zaude prest.

Description

Melody
Txikitatikan edukia dut
Stanza name
Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2009-10-10 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Ibon Ajuriagojeaskoa

Stanza name:  Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Tentagarria nahiz eta izan
Gobernuak gaur esana
alper-alperrik ni Indikoan
luzaro ez naiz izana.
Ezagutzen dut erreskatea
ta dagoen panorama
hemen egin dugu lana
eta ondo doa plana.
Ez dut onartzen niri eskaini
didaten gaur diru dana
luzaroago gure eskutan
egongo da Alakrana. (bis)

Hor ibili da atunontzia
ozeanoan galduta
eta guk berriz jarraitzen dugu
orain arteko burruka.
Eskubidea gurea dela
hau ezin daiteke uka
dana digute zurrupa
borondatearen aurka.
Beraz hobeto egongo gara
milioi gehiago hartuta
eurek bezala guk ere berdin
jan beharra daukagu-ta! (bis)

Astebete ja pasatu da ta
oraindik gaude honela
aurrerapenik ez dugu izan
espero gendun bezela
baina badakit gure arazoa
laister konponduko dela.
Hortxe dago marinela
ta estu dauka kordela.
Baina sentitu gura badute
euren etxeen epela
dirua ez da eurentzat traba
ta ordaindu dezatela! (bis)