Bertsos - View details   To know more about this section

2009-10-17 Uztaritze Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Erika Lagoma

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Performance
2009-10-17 Uztaritze Txapelketa
Gai-emailea
Itzaina, Joana
Bertsolaris / Authors
Gaztelumendi, Beñat
Lagoma, Erika
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Erika ama eta Beñat semea zarete. Play Station-a oparitu diote Beñat semeari, eta zuk Erika ordubete daramazu kableak aurrera eta atzera martxan jarri ezinik. Beñat urduri sumatzen duzu alboan.

Description

Melody
Dama gazte xarmant bat
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2009-10-17 Uztaritze Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Erika Lagoma

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi

Hirurehun euro hartu
ordaindu ta egin
jolastea benetan
det-eta atsegin
baino amatxo laztana
jarri zazu arin
ez zazu konektatu
mikroondasekin! (bis)

E. Lagoma

Mikrohondasarena
a ze izerdia!
Zuzen begira daukat
anaian begia
egia da anaiaren
gaurko oparia
ta martxan jartzea da
zure oparia. (bis)

B. Gaztelumendi

Hainbeste korapilo
ta hainbeste traba
zerbaitetara zoaz
ez dakit zertara.
Zu hala ikustea
ama maite hara
jolasten aritzea
baino hobea da! (bis)

E. Lagoma

Pasa beharko ditut
lanean hiru gau
hemen ez dago deus'e
ez lan ta ez arau.
Zerbait egin ezazu
Beñat arren ri-rau!
Makinitak behingoan
zoratu egin nau. (bis)

B. Gaztelumendi

Nerekin lehen ere
ez zenbiltzan bapo
sortzen omen nizkizun
buruhauste franko.
Orain asmoa daukat
nik parrandarako
ea jarria dezun
bihar goizerako! (bis)

E. Lagoma

Hemen gelditu zaitez
ta erran "Barkatu"
amarekin horrela
ez zaite paratu!
Kablea sartu zazu
ta ez egin kantu
baina sudurretikan
ez zazula sartu! (bis)