Bertsos - View details   To know more about this section

2009-10-24 Laudio Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Jon Martin

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Performance
2009-10-24 Laudio Txapelketa
Gai-emailea
Altuna, Lierni
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Miren
Martin, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Lagunak zarete. Jon, aspaldiko partez, elkarrekin afaldu duzue zure etxean. Komunera joan eta bueltatu zaren batean, Miren erdi biluzik topatu duzu sofan.

Description

Melody
Dama gazte xarmant bat
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2009-10-24 Laudio Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Jon Martin

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Martin

Plana egina neukan
gaurkoz afaltzeko
bakarrik ondo baina
zurekin hobeto.
Erdi beteta negon
afaldu dut lepo
baina badut leku bat
postrea sartzeko. (bis)

M. Amuriza

Kendu dut jertsea ta
kendu dut txaketa
ta Jonek komunetik
egin badu buelta
ez zaite asko harritu
sargoriz beteta
berogailua apropos
jarri duzu-eta! (bis)

J. Martin

Bai orain aitzakiak
bota ditu klaro!
Liluratuta nauka
Mirenek zeharo.
Zu biluztea horren
errexa badago
oraindik igoko dut
gradu bat gehiago. (bis)

M. Amuriza

Izerditan igo dut
eskaileren malda
eta tenperatura
nahi duzunez alda
plastikozko saltxitxak
ta sobreko salda
postrea afaria baino
hobea izango ahal da! (bis)

J. Martin

Tartarik goxoena
hori da Jon Martin
badaukat nahiko nata
ta nahikoa gurin.
Muxuka hasi natzaizu
goxo baina ezin
akordatu naiz-eta
zure aitarekin. (bis)

M. Amuriza

Beraz akordau zaizu
aita aipatzea
hauxe izaten dut nik
betiko trantzea.
Espero dut etxera
gero bueltatzea
ta ordurako zurekin
ez gogoratzea. (bis)