Bertsos - View details To know more about this section
2009-10-24 Laudio Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin
Bertsoa entzun |
2009-10-24 Laudio Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
L. Altuna
Autopistan radarrak
bazter guztietan
J. Martin
besterikan ez dago
errepideetan.
Flashazo-ren bat jaso
izan dugu bertan
ta beste bat jasoko
dut hemendik bueltan.
L. Altuna
Argazkiren batean
aterako zinen
J. Martin
irripar egiten dut
nik bazpa're hemen.
Errepidean badut
horrenbeste kemen
ez dakit oso guapo
aterako naizen.
L. Altuna
Aberasten dabiltza
argazkiengatik
J. Martin
beraz ezin galdetu
nezake zergatik.
Hori zuk badakizu
nik ere badakit
autopista berriak
sortzen dira hortik.