Bertsos - View details   To know more about this section

1984-04-28 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1984-04-28 Zumaia Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Lazkano, Imanol
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Hegoak ebaki banizkion, nerea izango zen. Baina horrela ez zen gehiago txoria izango.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Herri Irratia - Gipuzkoako Foru Aldundiko Funtsa

1984-04-28 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lehen ere inoiz entzun izan det
hau esaldi dotoria!
Konparaketa bat egiteko
neka behar memoria
nei gauza horrek gogorazten dit
Euskadiren historia:
askatasunik gabeko herria
hego gabeko txoria.


Horregatikan egina degu
guk horrenbeste garrasi
gure lurrari eman baitzaio
hainbeste momentu gazi
geure etxetik ez gaitezela
geu hegoak mozten hasi
gure txoria maite badegu
bere hego eta guzi!


Horretxen bila dabil herria
ez dakit zenbat urtean!
Zoritxarrean asperturikan
hainbat urteko nekean
beraren seme on bagerade
denok saiatu gaitean
gure txori hau hegatu dedin
behingoz libre ta pakean.