Bertsos - View details   To know more about this section

1974-12-07 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1974-12-07 Bergara Jaialdia
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Authors
Lazkano, Imanol
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Hor nonbaiten gizon baten min intziria entzuten duk.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
2

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Herri Irratia - Gipuzkoako Foru Aldundiko Funtsa

1974-12-07 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euskual Herria beti izan da
malko asko isuria
orain ere gu lehengo bidetik
jaunak hau da miseria!
Halako baten hor entzuna det
gizon baten intziria
otsoren batek harrapatu du
gure arkume txuria.

Beste akatsik ez du eginik:
herriaren alde lana
besterik gabe tiro beltzen bat
berai diote emana
halaz ta guztiz jarri diote
berai kriminalen fama
eta medallaz jantzia dago
hori tiroz jo duana.

Tiro zakar bat dauka lagun ta
gordelekutzat sasia
munduan bizi dan batentzako
zeinen momentu gazia!
Martiri baten koroia ere
dauka ongi merezia
berea baino maitego baitu
aberriaren bizia.