Bertsos - View details To know more about this section
2010-11-13 Donibane Lohizune Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
Bertsoa entzun |
2010-11-13 Donibane Lohizune Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
Stanza name:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Hizkuntzak badoaz hiltzen
eta hemen bada baño
nik ez daukat eskaintzeko
sehaska kantu bat baino.
Guraso ta andereño
ekialdeko sormen laino
ikastolak asmatzera
joan zineten plazaraino.
Sustrai ta ni joaten ginen
Hendaiatik Kanboraino
andereño haien maitasuna
gogoan dugu oraino.
Zueri esker euskarak
ta ikasle bakoitzak ño
bihotza zabalagoa du
hizkuntza handiek baino.