Bertsos - View details To know more about this section
1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia
Bertsoa entzun |
1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia
Stanza name:
Neurri berezikoak
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Irazu
Zoritxarrean bizibideai
noizbait behar nion heldu,
hasitakoa urte luzetan
gerora behar mantendu;
ez gozo ta ez grasa,
zer dieta eskasa!
ia utzi hobe degu,
Ni modeloa izanagatik
zu zera nere eredu. (bis)
Maia
Nik haragia daukat barruan
eta zuk berriz gosea;
zu hain txikia ikusten zaitut
ta ni ordea luzea.
Hauxe da desoreka!
Kontraesanez beteta,
gure harreman klasea,
batzun asea izaten baita
beste batzuen gosea. (bis)
Irazu
Nik behin nerea egin nuen da
zuk berriz zure aukera,
geure bideak hola segitu,
elkarrentzako hobe da.
Mitxelin eta guzi,
ez zaude ez itsusi!
Ni linean goitik behera;
andre polita izan ninteke
baina zu ederra zera. (bis)
Maia
Esan dituzun kontu guztiak
guretzat dira jakinak,
helburu beraz osatzen dira
gu biok dauzkagun grinak,
ta gure harremana,
mantentzerako lana,
aldendu itzazu minak.
Zure diruaz osatzen dira
nik dauzkadan mitxelinak. (bis)
Irazu
Baina hau ez da ama-alabek
behar luketen itxura,
diferentzia ezin da neurtu
ohi dan bezela pisura.
Hau bukatuta gero,
besterik ez espero,
jarritakoa barrura!
Ta urte gutxitan jarri behar det
barrika baten modura. (bis)
Maia
Betidanikan maite izan det
nere amaren epela,
bizitzan txintxo portatu izan naiz,
ez naiz izandu motela!
Ta zure pentsakera,
jarrai beza aurrera,
uler ezazu honela:
nahi dezun dana edan ezazu
ni bainaiz zure kupela. (bis)