Bertsos - View details   To know more about this section

2000-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Jon Martin

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Xenpelar Saria (16. 2000. Errenteria)
Performance
2000-12-08 Errenteria Sariketa
Gai-emailea
Lersundi, Mikel
Bertsolaris / Authors
Elustondo, Nerea
Martin, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Nor itsusiago izan lehiaketa batean zaudete. Azken finalera biak bakarrik iritsi zarete, eta zuen artean erabakiko da nor izango den irabazlea. Kanta itzazue zuen ezaugarri garrantzitsuenak.

Description

Melody
Dama gazte xarmant bat
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2000-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Jon Martin

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Martin:
Aho haundia daukat,
nago barregarri;
aza hostoak adina
diren bi belarri;
sudurra ere ez dut
oso zoragarri,
nere amonak ere
egiten dit irri! (bis)

Elustondo:
Nere tatxak zein diren
ikusten da berez,
bainan arerioa
hautsi leiket errez;
Jon, txorakeriarik
ez esan mesedez,
zakarra izan zaitezke
baina zatarra ez. (bis)

Martin:
Gorputzez ere ez naiz
moldatzen primeran,
defektuak badauzkat
gainera soberan;
itsusiena nor den
jarririk aukeran,
duda bat etortzen zait:
masokistak geran. (bis)

Elustondo:
Holakorik ez zazu
aizu, espero zuk;
zatartasuna nola
degun horren arrunt,
gorputzan inguruan,
zuk esanaren truk,
aste hontan bost kilo
irabazi ditut. (bis)

Martin:
Ederragoa naiz ni
eta diot zinez,
baina halare nago
inbidizko minez;
irabazten didazu
bertsotan eginez
ta hontan irabazi
nahi nizun gutxinez. (bis)

Elustondo:
Begi marroiak ditut
ez urdin, ez berde;
gerri buelta bikaina
daukat alafede!
Horregatik zuk etsi,
egizu mesede,
aukerarik ez dezu
saiatuta ere. (bis)