Bertsos - View details   To know more about this section

1990-06-24 Abaltzisketa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1990-06-24 Abaltzisketa Jaialdia
Conductor
Garzia, Joxerra
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Iztueta, Joxe Miel "Lazkao Txiki"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Lazkao-Txikik dioenez mundua gero eta okerrago doa. Egañaren ustez gero eta hobeto.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-06-24 Abaltzisketa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lazkao-Txiki
Nik pentsatzen det aldi hobea
izan gendula antzinan,
ni jaio ta zu oraindikan
mundu honetan ez zinan,
aurrerapenik ez zan ikusten
mundu zahar honen eskinan,
baina hala (e)re mutil gazteak
hobeto(a)go bizi ginan.
Egaña
Gaur egunean ez al daukagu
lehen baino gauza gehiago?
Erre xamarrik ikusten zaitut
ta hainbestean akabo,
esaten dezu dena hobea
omen gendula lehenago,
munduak ez du bate kulparik
bera erreta badago.
Lazkao-Txiki
Nik bezain ongi zuk badakizu
ez da aipatzen okerrik,
garai batean ez zegon hemen
orain daukagun marmarrik,
orduan ez zan atomikarik
ta holako arma txarrik,
bata bestea hiltze ezkero
ez da adelantu beharrik.
Egaña
Uste gabean atomika ta
horrelakoekin irten,
nik aitortzen det gaur badagola
makina bat astakirten,
baina ez zaitez hasi mesedez
horrelakoak esaten,
ez zaidazula esan «Txikia»
gerra(r)ik ez zala izaten.
Lazkao-Txiki
Gerrak lehen ere izaten ziran
hori da gauza zikina,
ni bezelaxe lehengo guztia
dago gauz hori jakina,
orain dagoen ezin bizia,
lanik bilatu ezina,
hobe gendun hau gerta baino lehen
hil izan baldin bagina.
Egaña
Lazkao-Txikik hartua digu
triste ipintzeko plana,
lehengo garaiak goraipatzeko
hori da hori afana,
ez zazu pentsa gaur egun ere
hain eskaxa dala dana,
zu zera hemen munduko martxan
atzera gelditu dana.
Lazkao-Txiki
Geroz ta gaizki gu goazela
garbi asko ikusi da,
nere iritziz mundu ustel hau
dana hondatzen hasi da,
eta azkenik sortua zaigu
sendatutzen ez dan SIDA,
orduan baino gaurko jendea
aldrebesago bizi da.
Egaña
Gaur egungoak merezi luke
horrenbeste errespeto,
alderdi onak baditugula
zuk badakizu gaur zierto,
eskaxak ere baditugula
behingoagatik ameto,
baina ni behintzat orain bizi naiz
pixkana eta hobeto.
Lazkao-Txiki
Lehenago gaizki bizi ginan da
gaur badago nahiko lan,
zelebre gabiltz danok hasarre
gaizki gabiltz hemen da han,
gazte maitea azken bertsoan
hauxe nahi nizuke esan,
gure denboran Euskal Herrian
euskeraz hitz egiten zan.
Egaña
Gure hizkuntza heldu liteke
oraindikan urrutira,
hementxe bertan horko etxean
ikasten jarduten dira,
alde hortatik euskera ere
indarra hartzen ari da,
horretxegatik segi nahi nuke
aurrekaldera begira.