Bertsos - View details To know more about this section
1988-09-24 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua
Bertsoa entzun |
1988-09-24 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua
Stanza name:
Neurri berezikoak
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gaia hartuta berriro martxan
jarri behar adimena,
gure geroak emango al du
aurreratzeko baimena?
Gu ez gera bakarrak,
entzun zazute zaharrak,
gero horrek dakarrena,
geroa hemen denona dugu
geurea eta zuena.
Lurrean geldi egonez gero
hortatik ezin jaso gu,
geroaren zain ez bai gindezke
egon horrenbeste ordu,
txorakerian alai,
pentsatu gabe lasai,
bada zenbait bizimodu,
geroa ez da berez etortzen
guk deitzen ez badiogu.
Dirua eta patxara truke
igual nortasuna saldu,
aberri hitza desagertuta
hizkuntza ere laster galdu,
gauza hori hola da,
eman behar bultzada,
zer landu hura ugaldu,
borrokatzeko gogoa behintzat
geroak emango al du!