Bertsos - View details   To know more about this section

1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Performance
1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Jon
Lizaso, Sebastian
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bi abertzale zarete zuek. Euskal Herriaren egoera ikusita, zer etorkizun dugu abertzaleok?

Description

Melody
Bizia ez da nehoiz egoiten
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Sebastian Lizaso

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Enbeita:
Hara, laguna, zer den bihotzak
barrenean daukan kezka:
sarri izan naiz neure buruai
egoerataz galdezka,
geure artean ikusi ezin
elkarri mila protesta,
hizketarako gogo gutxi ta
borroka nahiak gainezka;
bide hontatik herriarentzat
etorkizun onik ez da. (bis)

S. Lizaso:
Ez dadukagu zer itxirikan
itxaropenan atea,
denen gainetik jarriko balitz
nor bere borondatea;
gure ametsa egi bihurtuz
litzake errematea.
Nahiz herri dena egonagatik
abertzaleaz betea;
ez da berdina, ordea, inoiz,
esan eta izatea. (bis)

J. Enbeita:
Ez dakit nungo belarra dugun
gure artean erneta,
algarrentzako hola jartzeko
denok amorruz beteta;
nik ez dakit non pentsatzen dauden
hemen hamaika kasketa;
egia esan, odola daukat
zalantza hontaz erreta:
ez ote garen prestatzen ari
geure herriaren hileta. (bis)

S. Lizaso:
Ez dut pentsatzen egia denik
lagunak adierazia;
azken boladan nahiz egoera
daukagun hain nahasia,
bidea nundik izan liteken
ikusten nago hasi:
horretarako galdu behar da
espaiñolisten hazia,
kaltegarria baidegu beti
lore arteko sasia. (bis)

J. Enbeita:
Motibo gabe sufritzen gaude
anaiok hainbeste samin;
eskua eman ta jokatzea
zein den eder ta atsegin!
Oraindik ez da dana galdua,
beraz badago zer egin:
benetakoa ta egizkoa,
batasun sanoa Euskadin,
erori diren odolen sona
alperriko izan ez dadin. (bis)

S. Lizaso:
Azken boladan sortu da hemen
bakina bat tira-bira:
hemen paktoa ta han tratua,
horrenbeste ikusmira;
nere ustetan, sasi-enplasto
batzuk besterik ez dira;
batu gaitezen eta sozio
faltso denak erretira,
bide hontatik ez baigerade
gu joango urrutira,
ta etxekoak saia gaitezen
geure etxera begira. (bis)